B Gidabaimena, Kotxeko gidabaimena 

 

IRAKASKUNTZA TEORIKOA: 

Autoeskolan bertan

– Ordenagailu bidez eta zalantzak argitzeko irakaslearen etengabeko laguntzarekin.
– Klaseak ikus-entzunezko programa baten bidez.

Internet bidez

Etxetik edo edozein lekutatik eta edozein ordutan egin daiteke prestakuntza teorikoa Autoeskolak ematen duen pasahitzaren bidez.

Azpeiti Autoeskolan EUSKARAZ!

Gure autoeskolatik pasa diren ikasleen gehiengoak euskara hautatu du gidabaimena ateratzeko. Material propioarekin lan egiten dugu, eduki zein testak etengabe eguneratuz.

IRAKASKUNTZA PRAKTIKOA:

Azterketa praktikoa prestatuz

Jakin badakigu, gidabaimena eskuratzeko konfiantza izatea faktore garrantzitsua dela. Azpeiti Autoeskolan irakaslearen urteetako esperientziarekin ikasiko duzu eta irakasle bera izango duzu bai klaseetan baita azterketan ere.

Klase praktiko solteak

Gidabaimena duzu, baina denbora asko da kotxerik hartu ez duzula? Beldur zara kotxea gidatzeko? Hala bada, behar duzun konfiantza berreskuratzen lagunduko dizugu klase praktiko solteak eginaz.

Ordutegi malgua

Zure beharretara egokitzen den ordutegi malgua eskaintzen dugu.